EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

sábado, 14 de agosto de 2010

Bizitutakoak ahaztu gabe

Momentu latzak denok pasatzen ditugu bizitzan, eta pasa, pasa egin behar dira. Denok behartuta gaude horretara baina ez da erraza hau onartzea nahi ez dugun, edo onartu nahi ez dugun egoera baten aurrean gaudenean. Halakoetan, burua garbi eta bihotza hotz mantentzea lan zaila izaten da. Ez da erraza ez, baina hauek ere pertsona bezala aurrera egiteko eta garatzeko parada ematen digute. Une horietan, non azken mendeetako materialismoa ezerezaren lainoetan galtzen den, orduan, gizakia gizaki egiten gaituen eta bizitzari zentzua ematen dioten sentimendu eta sentzazioak loratzen hasten dira. Askotan tristuraz, amorruz, etsipenaz edo beldurrez lagunduta kanporatzen dira, baina momentu txiki batzuz bizitzaren zentzua biluzten digute. Gure begien aurrean ageri uzten dute bidea, bapatean gure pentsamenduak garbitzeko aukera izaten dugu. Lastima da, askotan, momentu latz horiek igaro eta gero lehioak isten ditugula eta barruan ditugun hainbeste beldur, amorru, tristura eta beste hainbat setipenei askatasunezko bidea isten diegula.
Hala ere, maitasunezko, konpaziozko eta adiskidetasunezko sentzaioak bizitzeko aukera izaten dugu, non denak alde berdinera begiratzen dugun, bata-besteari lagunduz eta garrantzirik ez duten baina esklabu bihurtzen gaituzten prejuizioak ahaztuz. Orduantxe konturatzen gara, zer gauzak balio duten benetan eta zeintzuk ez. Gure bizitza aldatzeko gogoa edo asmoa berpizten da, baina berriro diot, lastima, gero, hau zikatrizatzerakoan, berriro gure erruitnara bueltatzen garela.
Hau ez gertatzeko momentuak bizi behar ditugu, ihes egin gabe eta gure gorputzean zein eragin duten sentitu. Konzientziarekin bizi behar dugu, honetaz denok noiz edo noiz ohartu bait gara. Orain sentitu dezagun, horrela ez dugu ahaztuko eta aurrera jarraitu ahal izango dugu barruan usteldu gabe.

lunes, 26 de julio de 2010

MATRIKULA NOLA EGIN - COMO HACER LA MATRICULA

Kaixo lagunak,

2010-11 ikasturteko matrikula egiteko pauso hauek eman behar dituzue:
-Gurekin harremanetan jarri bai telefonoz edo hobe e-mailez ( euskaleskolamakrobiotikoa@gmail.com ) eta izena eman.
-Ondoren guk izen-emateko orria eta baldintzak bidaliko dizkizuegu eta matrikula ordainketa nola eta non adierazi.
-Pauso hauek bete eta gero zuen plaza e-mailez konfirmatuko dizuegu.

Matrikula epea iada irekita dago eta irailaren 30 arte irekita egongogo da, lehenago plaza guztiak betetzen ez badira.

Oharra: abuztuaren 1 etik 25 arte eskola itxita egongo da.

Para realizar la matrikula para el curso 2010-11 debeis seguir los siguientes pasos:
-Poneos en contacto con nosotros mediante telefono o preferiblemente por e-mail (euskaleskolamakrobiotikoa@gmail.com )y dar vuestro nombre.
-A continuación os mandaremos la hojas de inscripción y condiciones y donde y como hacer la matricula.
-Después de completar estos pasos os mandaremos un e-mail confirmando vuestra plaza.

El plazo de matriculación ya esta abierto y continuará hasta el 30 de septiembre siempre que no se llenen antes las plazas.

Nota: del 1 de agosto al 25 de agosto la escuela permanecerá cerrada.

domingo, 11 de julio de 2010

Verano 2010 Uda


Hola amigos,

Para algunos las vacaciones ya han llegado y para otros están a punto de hacerlo. Desde la escuela hemos organizado este primer año un campamento de verano en Uitzi ( 31 de julio - 6 agosto ) donde las personas que quieran podrán pasar una semana con deliciosa comida macrobiotica, practica de chi-kung, plantas medicinales, paseos en la montaña, clases, descanso y buen ambiente. Nuestra Tina también esta ahora en un crucero macrobiótico que amigos suyos organizan cada año.
Recordaros también que la matricula para el curso 2010-2011 esta abierta.

Pasad un buen verano y sed felices

Kaixo Lagunak

Batzuentzat oporrak iritsi dira eta beste batzuentzat iristear daude. Euskal Eskola Makrobiotikoak bere lehenengo urtean udan egiteko jarduera batzuk antolatu ditu. Uitzin ( uztailaren 31 - abuztuak 6 )udako kanpamendu makrobiotikoa antolatu dugu non janari makrobiotiko ederra, chi-kung-a, sendabelarrak, mendi irteerak, klaseak, atsedena eta giro ona egonen dira. Gure Tina ere oraintxe bertan " cruzero" makrobiotiko batetan egonen da.
Bestalde oroituarazi nahi dizuet hurrengo ikasturterako, hau da, 2010-2011 ikasturterako makrobiotika eskolarako matrikula iada irekita dagoela.

Uda ona pasa eta zoriontsuak izan

viernes, 11 de junio de 2010

Curso 2010-2011 kurtsoa

Kaixo lagunak,

Hurrengo urterako matrikula epea ireki dugu. Izena emateko gurekin harremanetan jarri eta guk matrikula egiteko kontu-korronte zenbaki bat emango dizuegu eta dituzuen zalantza guztiak argituko dizkizuegu.

Mila esker

Hola amigos,

La matricula para el curso del año que viene esta abierta. Si estais interesados poneos en contacto con nosotros, dar el nombre y os daremos un nº de cuenta donde hacer la matricula, aclarando también cualquier diuda que tengais.

Muchas gracias

viernes, 14 de mayo de 2010

Formakuntza Makrobiotikoa - Formación macrobiótica

Aurten lehenengo aldiz Euskal Herrian ekialdeko medikuntza eta makrobiotika ikasteko aukera izango duzue. Programa hau mota guztietako pertsonentzat diseinatua dago, garapen pertsonalerako herramenta bezala erabili nahi dutenetatik hasita makrobiotika sukaldari, kontsultore edo irakasle izan nahi dutenentzako ere.
Aurten 1. mailarekin hasiko gara eta gero jendea inetresatua egon ezkero 3. eta 4. maila arte ikasteko aukera izango du.
Aurrera eramango dugun programa Madrilgo Escueladevidarekin, Lisboako Instituo Macrobioticoarekin eta Valentziako Espainiako Makrobiotica Institutoarekin batera egidako proiektuaren barnean dago. Beraz, 2. mailatik aurrera maila handiko irakasleekin ikasteko aukera izango duzue Francisco Varatojo edo Patricia Restreporekin adibidez, nirekin eta Tinarekin batera.

Mila esker eta ongi izan