EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

sábado, 14 de agosto de 2010

Bizitutakoak ahaztu gabe

Momentu latzak denok pasatzen ditugu bizitzan, eta pasa, pasa egin behar dira. Denok behartuta gaude horretara baina ez da erraza hau onartzea nahi ez dugun, edo onartu nahi ez dugun egoera baten aurrean gaudenean. Halakoetan, burua garbi eta bihotza hotz mantentzea lan zaila izaten da. Ez da erraza ez, baina hauek ere pertsona bezala aurrera egiteko eta garatzeko parada ematen digute. Une horietan, non azken mendeetako materialismoa ezerezaren lainoetan galtzen den, orduan, gizakia gizaki egiten gaituen eta bizitzari zentzua ematen dioten sentimendu eta sentzazioak loratzen hasten dira. Askotan tristuraz, amorruz, etsipenaz edo beldurrez lagunduta kanporatzen dira, baina momentu txiki batzuz bizitzaren zentzua biluzten digute. Gure begien aurrean ageri uzten dute bidea, bapatean gure pentsamenduak garbitzeko aukera izaten dugu. Lastima da, askotan, momentu latz horiek igaro eta gero lehioak isten ditugula eta barruan ditugun hainbeste beldur, amorru, tristura eta beste hainbat setipenei askatasunezko bidea isten diegula.
Hala ere, maitasunezko, konpaziozko eta adiskidetasunezko sentzaioak bizitzeko aukera izaten dugu, non denak alde berdinera begiratzen dugun, bata-besteari lagunduz eta garrantzirik ez duten baina esklabu bihurtzen gaituzten prejuizioak ahaztuz. Orduantxe konturatzen gara, zer gauzak balio duten benetan eta zeintzuk ez. Gure bizitza aldatzeko gogoa edo asmoa berpizten da, baina berriro diot, lastima, gero, hau zikatrizatzerakoan, berriro gure erruitnara bueltatzen garela.
Hau ez gertatzeko momentuak bizi behar ditugu, ihes egin gabe eta gure gorputzean zein eragin duten sentitu. Konzientziarekin bizi behar dugu, honetaz denok noiz edo noiz ohartu bait gara. Orain sentitu dezagun, horrela ez dugu ahaztuko eta aurrera jarraitu ahal izango dugu barruan usteldu gabe.