EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

jueves, 8 de diciembre de 2011

Agur eta Ohore Lander



Orain dela ez asko primerako mutil batek utzi gaitu. Lander orain dela urte eta erdi ezagutu nuen Amsterdanen, baina ikusi giñenetik, betidanik ezugutuko bagenu bezala izan zen. Askotan atzerrian beste euskaldun bat ezagutzearen gustoko sentzaio hori izan nuen Landerrekin, gainera jaioterria baino askoz gehiago konpartitzen genuen. Nik abantaila nuen, bera fisikoki ezagutzen ez banuen ere Tinak askotan hitzgein bait ninduen berataz eta amankomunean beste lagun batzuk ere bagenituen. Ez naiz laudorioak botatzea gustoko duen horietakoa, baina egia esaten badizuet Landerretaz zerbait entzuten nuen bakoitzean dena ona zen; mutil jatorra, bihotz onekoa, sukaldari aparta, lagun aparta, pazientzia handikoa, etab... Guztia hau zerbaitegatik izango da ezta?



Bihotza unkituta agur eta ohore esaten diogu Landerri, beste bat arte, eta bere familia eta lagun guztiei besarkada handi bat bidaltzen diegu.






Musu handi bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario