
Kaixo
denoi,
Dagoeneko
irekita daude Formakuntza Makrobiotikoa egiteko epeak. Euskal Eskola
Makrobiotikoa handitzen dihoa eta hedatzen. Ikasturte honetarako gure
programazioa osatu eta berrikusi dugu Makrobiotika ikasketa
kalitatezkoagoak zuei eskaini ahal izateko. Berrikuntza hauetako
batzuk Joxe Luis Arizala arten eskutik etorriko dira eta honekin
batera urteroko taldea mantentzen dugu: Egoitz Garro, Tina Asensio,
Francisco Varatojo, Silvia Akerreta eta Lourenço Acevedo.
2013 ko urtarriletik aurrera Iruñean instalakuntza berrietan jarraituko dugu eta bertan jarduera ezberdinak eta berriak eskaini ahal izango dizkizuegu. Bertan ikasketarako, harremanetarako eta trukaketarako gune bat sortu nahi dugu bizitza estilo osasuntsu eta arduratsu bat ardatz izango duena.
Zalantzarenbat
izanez gero gurekin harremanetan jarri.
Uda on bat opa
dizuegu
Tina eta Egoitz.
Makrobiotika
eta Ekialdeko Medikuntza 1. maila
Maila hau
makrobiotika garapen personal bezala erabili eta ezagutu nahi
duenarentzat zuzenduta dago. Bertan makrobiotikaren oinarri
teorikoak, sukaldaritza, ekialdeko medikuntza eta chi-kung-a ikasiko
dira. Urte
oso ikastaroa da. Eta asteburu osoko 9 hilabetez osatuta dago,
urritik ekainera.
Euskal Eskola Makrobiotikoak Lisboako eta Espainiar Estatuko beste eskolekin batera programa bateratu bat garatzen ari da, ondorioz, eskola honetan egoten diren ikasketak beste eskola hauetan konbalidatuak daude.
Irakasleak: Egoitz Garro, Tina Asensio, Joxe Luis Arizala.
Makrobiotika
eta Ekialdeko Medikuntza 2. maila
Ikastaro hau garapen
sakonago bat nahi dutenarentzat zuzenduta dago. Adi berean
ikasketetan sakondu ahal izango dute eta sukaldari, kontsultore eta
irakasle makrobiotikobezala lan egin nahi dutenentzat diseinatuta
dago.
Bestalde, maila hau
beste mota bateko terapeutentzat ere zuzenduta dago, hemen
diagnostikorako eta terapiarako herramenta berriak topa ditzakete.
Maila hau egin ahal izateko 1. Maila, antzeko ikasketak edo eta
sarrerako froga egin behar da.
Urte oso ikastaroa
da. Eta asteburu osoko 9 hilabetez osatuta dago, urritik ekainera.
Irakasleak: Egoitz Garro, Tina Asensio, Lourenço Acebedo, Francisco Varatojo, Silvia Akerreta.
Irakasleak: Egoitz Garro, Tina Asensio, Lourenço Acebedo, Francisco Varatojo, Silvia Akerreta.