EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA

jueves, 2 de agosto de 2012

2012-13 IKASTURTEAN IZEN EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

                                           
Kaixo denoi,
 
Dagoeneko irekita daude Formakuntza Makrobiotikoa egiteko epeak. Euskal Eskola Makrobiotikoa handitzen dihoa eta hedatzen. Ikasturte honetarako gure programazioa osatu eta berrikusi dugu Makrobiotika ikasketa kalitatezkoagoak zuei eskaini ahal izateko. Berrikuntza hauetako batzuk Joxe Luis Arizala arten eskutik etorriko dira eta honekin batera urteroko taldea mantentzen dugu: Egoitz Garro, Tina Asensio, Francisco Varatojo, Silvia Akerreta eta Lourenço Acevedo.


2013 ko urtarriletik aurrera Iruñean instalakuntza berrietan jarraituko dugu eta bertan jarduera ezberdinak eta berriak eskaini ahal izango dizkizuegu. Bertan ikasketarako, harremanetarako eta trukaketarako gune bat sortu nahi dugu bizitza estilo osasuntsu eta arduratsu bat ardatz izango duena.
Zalantzarenbat izanez gero gurekin harremanetan jarri.
Uda on bat opa dizuegu
Tina eta Egoitz.
  
  

Makrobiotika eta Ekialdeko Medikuntza 1. maila  
   
Maila hau makrobiotika garapen personal bezala erabili eta ezagutu nahi duenarentzat zuzenduta dago. Bertan makrobiotikaren oinarri teorikoak, sukaldaritza, ekialdeko medikuntza eta chi-kung-a ikasiko dira. Urte oso ikastaroa da. Eta asteburu osoko 9 hilabetez osatuta dago, urritik ekainera.  

Euskal Eskola Makrobiotikoak Lisboako eta Espainiar Estatuko beste eskolekin batera programa bateratu bat garatzen ari da, ondorioz, eskola honetan egoten diren ikasketak beste eskola hauetan konbalidatuak daude.

Irakasleak:  Egoitz Garro, Tina Asensio, Joxe Luis Arizala.



                          Makrobiotika eta Ekialdeko Medikuntza 2. maila 


Ikastaro hau garapen sakonago bat nahi dutenarentzat zuzenduta dago. Adi berean ikasketetan sakondu ahal izango dute eta sukaldari, kontsultore eta irakasle makrobiotikobezala lan egin nahi dutenentzat diseinatuta dago.
Bestalde, maila hau beste mota bateko terapeutentzat ere zuzenduta dago, hemen diagnostikorako eta terapiarako herramenta berriak topa ditzakete. Maila hau egin ahal izateko 1. Maila, antzeko ikasketak edo eta sarrerako froga egin behar da.
Urte oso ikastaroa da. Eta asteburu osoko 9 hilabetez osatuta dago, urritik ekainera.

Irakasleak: Egoitz Garro, Tina Asensio, Lourenço Acebedo, Francisco Varatojo, Silvia Akerreta.